Skip to main content

Hurbiltasuna eta segurtasunaren aldeko apustua egin dau Bermeoko Udaltzaingoak

2025/08/13

Herritarren arretarako txirrina jarri da Udaltzaingoaren bulego kanpoan eta kamera pertsonalak erabiliko dauz Bermeoko Udalak herritarren segurtasuna eta zerbitzu publikoaren kalidadea hobetzeko

Testuinguru horretan, bi barrikuntza Garrantzitsu ezarriko dira, hurbiltasuna, eraginkortasun operatiboa eta Herritarren konfiantza indartzeko asmoz. Alde batetik, herritarren arretarako txirrin bat jarri da Udaltzaingoaren Bulegoaren kanpokaldean. Gailu sinple baina eraginkor honek bi helburu Dauz: bide publikoan agenteen presentzia areagotzea eta, aldi berean, bulego Barruan dagozanen pribadutasuna eta nasaitasuna bermatzea. Komunikazino Sistema automatizatu bati esker, abisua berehala iristen da agenteengana, Eta horrek herritarren eskaerei erantzun azkar eta eraginkorra emotea Ahalbidetzen dau.

Bestetik, gardentasunaren, segurtasunaren eta zerbitzuaren etenbako Hobekuntzaren aldeko apustu garbia eginez, udaltzainak “Body cam” Izeneko gorputz-kamerak erabiltzen hasiko dira. Kamerok agenteen Uniformeetan integraduta egongo dira, eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako Araudiaren arabera erabiliko dira, beti be, beharrezkoa danean eta Herritarren zein agenteen segurtasuna bermatzeko helburuagaz. Teknologia horrek portaera desegokiak saihesteko balio izateaz gan, Jarduerak dokumentetako eta inplikautako alde guztiak babesteko aukera Be emongo dau. Neurri horreek, gaur egungo garaiei egokitutako segurtasun moderno eta Hurbilaren alde, Udalak eta Udaltzaingoak daben konpromisoa erakusten Dabe, barrikuntza herritarren eskubideen errespetuagaz eta zerbitzu Publikoen etenbako hobekuntzagaz uztartuz.

OIZMENDI TELEBISTA.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan