Lurgorriko Jaiak ospatu dira 167 tortilla burutuz, orain arteko errekorra
Giro ezin hobea eta inoiz baino tortilla gehiago izan dira Lurgorriko San Lorentzo jaietan.
Beste urte batez gero eta indar gehiago hartzen duen auzoa den Lurgorrik sekulako jai giroa bizi izan du zenbait ekitaldi eta kontzertu ezberdinekin. Lagunarteko mendi martxa egin dute, meza nagusia ospatu da eta ostean erregelak eta dantzak izan dira Elai Alai Taldearen eskutik, herri bazkaria burutu eta arratsadean Mus Lehiaketa, pernil jolasa, apar jaia, herri kirolak, auzo iroa edo salsa mugikorra izan dira, irrintzi poteoa eta bertso lehiaketa egoteaz gain.
San Lorentzotxu eguna ere potente etorri da aurten tortilla txapelketa, meza nagusia, garbantzu zein gazta jolasak, egurresko jolasak eta buruhandiak eta txokolatadaz gain Potato, Sunek eta Akerbeltz errromeria taldeak zein DJ Elepuntok auzoa jendez bete du, jai giro aparta sortuz.
OIZMENDI TELEBISTA.
-
Azken berriak
-
Saioak