Skip to main content

Abuztuaren 12an jarriko da martxan barriro Urbietako zubia

2025/08/07

Urbietako pasabidea, martitzen honetan egongo da erabilgarri.

Urbietako pasabide barria martitzenean jarriko da martxan, erabat barritu ondoren Milioi erdi euro baino gehiagoko inbersinoagaz, egiturak iroko egurra eta altzairuagaz eginda dago , aide zabalaren aurrean segurtasuna eta iraunkortasuna hobetzeko. Urbietako oinezkoentzako pasabide barria datorren martitzenean edegiko da, 12:00etan. Holan, Udalak azpiegitura hori berreregiteko lanak amaitu dauz, funtsezkoa baita Santa Anako aparkalekua eta inguruko kirol-instalazinoak lotzeko. Obrak 577.609,80 euroko kostua izan dau, proiektuaren idazketa eta zuzendaritza barne, eta material erresistenteagoak eta jasangarriagoak izango dauzan plataforma barri bat aurrefabrikatu eta muntatu da. Pasabideak 174 metro koadro baino apur bat gehiago daukoz, eta jatorrizko L formako trazari eusten deutso, baina hobekuntza tekniko garrantzitsuekaz iraunkortasuna bermatzeko.

OIZMENDI TELEBISTA.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan