Skip to main content

Adimen artifiziala Gernika-Lumora iritsiko da negozio txikiak eraldatzeko

2025/10/08

Lanbide Ekimenak eta SPRI-K digitalizazino-ibilbide bat prestetan ari dira euskal autonomo eta mikroenpresentzako, tailer praktikoekin eta aholkularitza personalizatuagaz

Adimen artifizialak urruneko teknologia izateari itxiko deutso,  enpresaren egunerokotasunaren aliadu bihurtuz. Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak zentroak, SPRI Eusko Jaurlaritzaren enpresa-garapenerako agentziagaz lankidetzan, «Bultzatu zure negozioa adimen artifizialagaz» programa jarriko dau abian laster. Prestakuntza-ibilbide hori Euskadiko autonomoei eta mikroenpresei, trantsizino digitalean, laguntzeko diseinatu da.

OIZMENDI TELEBISTA.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan