Skip to main content

Abian dira Gernika-Lumoko udal futbol zelaia barritzeko lanak

2025/09/25

Udalak 490.032,99 euro erabiliko ditu Urbietako “Ipar Zelaia” modernizatzeko eta bedar ekologikoa jartzeko.

Gernika-Lumoko Udalak aste honetan jarri dauz martxan Urbietako kirolgunean dagoen Ipar Zelaia udal futbol zelaia modernizatzeko lanak. Jarduketaren aurrekontua 490.032,99 eurokoa da, eta jokalekua eta bere azpiegiturak eraldatuko ditu, azken belaunaldiko soropil artifizial barri bategaz eta sarbideak, itxiturak eta ureztaketak hobetuz.

OIZMENDI TELEBISTA.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan