Muxika, Ibarruri eta Gorozikako Udalekuetan izena emoteko epea ekainaren 23an amaitzen da
2026/06/12
Muxikako Udalak antolatuta autobusa eta zaintza zerbitzua eskaintzen daben Muxika, Ibarruri eta Gorozikako Udalekuak egingo dira Urretxindorra Eskolan ekainaren 29tik uztailaren 17ra arte. 4 eta 12 urte arteko umeentzat zuzenduta dagoz udaleku honeek eta astelehenetik barikura, goizeko 9:30etatik eguerdiko 13:30etara burutuko dira; autobus eta zaintza zerbitzua 9:00etatik 14:00etara.
Izena emoteko epea irekita dago eta ekainaren 23an amaituko da. Muxikan erroldatuek lehentasuna izango dabe izena emoteko orduan.
-
Azken berriak