150 kilo zabor bildu dira Portu Zaharrean burututako itsas hondoen garbiketa ekimenean
2026/06/08
Bermeoko Izaro Sub urpekaritza taldeak antolatuta itsas hondoaren garbiketa ekimena burutu dabe joandako zapatu honetan, ekainaren 6an, Bermeoko Udalaren laguntzagaz. Antolatzaileek azaldu daben moduan, 150 kilo zabor bildu dira: kristalezko botilak, latak, plastikoak, sareak eta arrantza-aparailuak, erropa, konoak, bizikleta bat, metalezko heziak, automobileko gurpilak eta bateria bat, etab.
Garbiketa ekimen honetan 20 urpekari, 3 piraguista, 2 paddle arraunlari eta 10 persona lehorretik hartu dabe parte; 35 persona guztira.