Skip to main content

Andoni Rekondok irabazi dau Argi Baltza bertsolari gazteen sariketaren lehenengo kanporaketa

2026/06/08

Andoni Rekondok irabazi dau Mendatako Elizosten ospatu dan Argi Baltza, bertsolari gazteen sariketaren VI. edizinoaren lehenengo kanporaketa 190 puntugaz.

Bigarrena, 183 puntugaz, Unai Mendiburu izan da; hirugarrena, 181 puntu eta erdigaz, Maddi Agirre; laugarrena, 181 puntugaz Janire Arrizabalaga; bosgarrena, 177 puntugaz, Koldo Muñiz; eta azkenik, 176 puntu eta erdigaz, Enara Gallastegi izan da seigarrena.

Argi Baltzaren hurrengo kanporaketa domeka honetan, ekainaren 14an, ospatuko da Ajangizko udal frontoian, arratsaldeko 18:00etan; eta bertan izango dira Enare Muniategi, Koldo Gezuraga, Txaber Altube, Maite Sarasola, Eki Mateorena eta Haizea Arana.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan