Europako ordezkariek Tonpoiko berreskuratze lanen proiektua ezagutu dabe
Europako hainbat herrialdetako 100 teknikari eta politikari inguruk bisita egin dute Bermeora, Tonpoiko berreskuratze proiektua ezagutzeko. Jarduera IHOBEk antolatu du, LIFE Urban Klima 2050 programaren barruan. Udal ordezkariek harrera egin diete eta proiektuaren xehetasunak azaldu dizkiete.
Tonpoiko esku-hartzearen bidez, degradatutako eremu bat lehengoratu da, biodibertsitatea indartuz eta herritarrentzat berdegune irisgarri eta erresiliente bat sortuz. Gainera, oinezkoentzako ibilbide batek herrigunea eta Aritzatxu hondartza lotzen ditu.
Proiektuak ia 600.000 euroko inbertsioa izan du, eta erakunde ezberdinen laguntza jaso du. Alkateak nabarmendu du ekimenak bizi-kalitatea hobetu duela eta beste udalerrientzat erreferente bihurtzen ari dela, nahiz eta oraindik azken fasea gauzatu gabe dagoen.
Bisitariek egiaztatu dute proiektua nazioarteko interesekoa dela eta klima-aldaketara egokitzeko tokiko adibide garrantzitsua dela.
-
Azken berriak