Skip to main content

Lan-ixteak izan dira 75 udal baino gehiagotan, Udal berbako negoziazinoak bizkortzeko eskariagaz

2026/04/23

ELA eta LAB sindikatuek deituta, bi orduko lan-ixtea egin dabe gaur udal langileek EAEko 75 udal baino gehiagotan, Udalberbako negoziazino mahaia berraktibatzeko eta lan-baldintzen hobekuntzak mahai gainean jartzeko eskatzeko.

Mobilizazioetan udal eta erakunde publikoetako langileek parte hartu dabe, tokiko administrazinoei, alderdi politikoei eta EUDELi presinoa eginez. Sindikatuek salatu dabe urteak daroezala akordio integralik barik, eta Udalberbako negoziazinoak aurrera egin arren, eukirik bako proposamenak aurkeztu dirala orain arte.

Egoera horren aurrean, ELAk eta LABek mobilizazio eta greba dinamika abiau dabe, eta iragarri dabe maiatzaren 14an eta bagilaren 4an egun osoko grebak egingo dabezala EAEko udaletxeetan.

Sindikatuek adierazo dabe langileen aldarrikapenak negoziazino mahaietara eramatea ezinbestekoa dala, eta burrukan jarraitzeko deia egin deutsee langileei.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan