2025eko Playback Txapelketa dator irailaren 15ean
Irailaren 15an ostuko dabe bermeotarrek jaietako Playback lehiaketea.
Bermeoko Udalaren arabera, Txapelketan izena emoteko epea irailaren 2tik 11ra arte izango da Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean.
Adierazo dabenaren arabera, partaideak hiru moltsotan bananduko dira: umeak (14 urtera arte), nahastutako taldea eta nagusiak. Gainera ez dabe partaide kopururik mugatuko. Parte hartzek zenbait arau bete beharko dituztela iragarri dabe Bermeoko Udaletik, izena emoteko orria bete beharko dala ziuratuz, abestiaren izena eta taldekideen izenak jarri beharko dirala be esan dabe, abestia pendrive baten barruan ekarri beharko dala gaineratuz eta pendrive hori egunean bertan bueltauko dala esanez.
Abesti bardina ezin dala errepikau esan dabe, eta hori jazotzekotan izena emon daben lehenak lehentasuna izango dauela aitatu dabe. Abesti iraingarriak ez dirala onartuko ziurtatu dabe, baita euskerazko abestiei puntu gehiago emongo deutseela esan be. Hori bai, udalak adierazo dau abestiak kantau behar dirala puntuagarriak izateko. Amaitzeko partaide guztiak arratsaldeko 18:00etan alkartuko dirala baieztu dabe, eta euri asko eginez gero irailaren 19ra pasauko litzateeela zehaztu dabe.
OIZMENDI TELEBISTA.