2021ean Bizkaibusen eskaera %24 handitu da 2020arekin alderatuz gero
2022/01/17
Bizkaibusek 2021eko ekitaldia itxi du eta eskariak nabarmen egin du gora 2020arekin alderatuta. 2020an 17.786.946 bidaia egitetik 2021ean 22.047.895 bidaia egitera igaro da, oraindik behin-behinekoak diren datuen arabera; hau da, 4.260.949 bidaia gehiago egin dira (% 24 gehiago). Igoeraren ehunekoa nabarmen igo da erreferentziatzat iazko azken hiru hilabeteak soilik hartuta: urria, azaroa eta abendua. Hiruhileko honetan igoera % 31,3koa izan da.
-
Azken berriak