Skip to main content

Bermeo Tuna Lagunak ostalaritza-sarea sortu dabe, atunaren kultura gastronomikoa sustetako

Bermeo Tunak Bermeo Tuna Lagunak ostalaritza-sare barria aurkeztu dau, atunaren eta hegaluzearen kontsumo jasangarria sustetako eta herriko gastronomia-nortasuna indartzeko. Sareak 17 establezimentugaz ekingo deutso bideari, Kafe Antzokian egindako aurkezpenean.

Ekimenaren helburua da Bermeoko atun-tradizioa ostalaritzaren bidez urte osoan zabaltzea, produktuaren kalidadea, trazabilidadea eta kontsumo arduratsua sustauz. Horretarako, sareko establezimentuek atun jasangarria edota hegaluze jasangarria eskainiko dabe beren menuetan, kartetan edo pintxoetan.

Bermeo Tunak egiaztagiri ofiziala, ikusgarritasuna, prestakuntza eta jasangarritasunari buruzko informazinoa eskainiko deutsez parte-hartzaileei. Gainera, ekitaldi gastronomikoak eta sustapen-jarduerak antolatuko dauz.

Sarea honako 17 establezimentuek osotzen dabe: Alakrana Bermeo, Almiketxu Jatetxea, Akelarre, Artza Frontoiko Taberna, Bermeoko Kafe Antzokia, Cannon Jatetxea, Eguzki, Etxepe, Fruniz, Joshe Mari Taberna, Kai Alde, Lauko, Leku Erretegia, Oker, Rola, Toki Alai eta Zubigane Taberna.

Bermeo Tuna Lagunak sareak establezimentu barriei be ateak zabalduko deutsez, tokiko ostalaritza indartzeko eta Bermeoko atunaren kultura gastronomikoa herritik kanpo be ezagutarazteko.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan