Skip to main content

Etxebizitzaren aldeko mobilizazio jendetsuak egin dituzte Busturialdean, A-11ko greba orokorrean

Azaroaren 11ko greba orokorrak oihartzuna izan dau Busturialdean be. Bermeon eta Gernika-Lumon mobilizazio jendetsuak egin ditue etxebizitzaren arazoa salatzeko eta etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko. Arratsaldeko 18:00etan, gainera, Euskal Herriko herri ugaritan aldi bereko manifestazioak egin ditue.

Gernika-Lumon egindako mobilizazioan, eskualdean negozio turistikoak izaten ari diran hedapena salatu dabe. Manifestarien arabera, turismoaren hazkundeak lan baldintzak okertzen ditu, Urdaibaiko ekosistemetan eragina dauka eta etxebizitzaren arazoa larriagotzen dau. Era berean, Guggenheim Urdaibai proiektuaren aurka agertu diran moduan, turistifikazioaren eta espekulazinoaren aurka borrokan jarraituko dabela adierazo dabe.

Bermeon, manifestazinoaren amaieran, udalerrian dagozan 310 etxebizitza turistikoak izan ditue hizpide. Salatu dabenez, etxebizitza eskubidea negozio iturri bihurtu da, eta Urdaibai Rentals bezalako enpresen jarduerea seinalatu dabe, etxebizitzagaz espekulatzearen eredu lez.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan