Skip to main content

Bermeok euskararen erabileran jauzia emateko prozesua abiatuko dau

Bermeoko herritarrek, eragileek eta euskaltzaleek euskararen etorkizunari buruzko hausnarketa partekatua egingo dute datozen sei hilabeteetan. Batera Bermeon izeneko prozesua Bizkaiko Foru Aldundiak eta Taupa euskaltzaleen mugimenduak sustatutako Bizkaian bagara. Berbak zubi programaren barruan garatuko da, Bermeoko Udalaren eta Etxalaken laguntzarekin.

Ekimenaren aurkezpena azaroaren 12an egingo dute, ostegunean, 18:45ean, Kultur Etxeko hitzaldi aretoan.

Prozesuaren helburua euskararen erabileran aurrerapausoak emateko behar diren baldintzak identifikatzea eta herri mailako ikuspegi eta akordio berriak adostea da. Horretarako, datozen sei hilabeteetan jendarte-elkarrizketa zabala sustatuko dute, herriko askotariko eragileen eta herritarren parte-hartzearekin.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan