Gautegiz Arteagak bere herriko plazaren maketa erakutsiko du
2021/12/22
Gautegiz Arteagako Udalak Herriko Plaza barriaren maketa erakutsiko du, interesa duten orok bere diseinu berria zelakoa izango den jakin dezan. Maketa urtarrilaren 7ra arte egongo da ikusgai, 09:00etatik 14:00etara, eta, maketagaz batera, proiektuan erabiliko diren plano eta material batzuk ere erakutsiko dira.