MusEkintza deitzen den arte eszenikoen Bizkaiko lehenengo jaialdia irailaren amaieran hasiko da
2021/09/07
Bizkaiko foru museoetan arte diziplina ezberdinetako ikuskizunak izango dira. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen MusEkintza jaialdia irailaren 24an hasiko da, eta hilabete bakoitzeko azken larunbatetan egingo da; egun horiez gain, ekainaren 11n eta 24an ere ikuskizunak izango dira.