Skip to main content

Bardintasun tailerra, ipuin kontalaria eta antzerkia Gernika-Lumoko kultur agendan Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko egunaren harira

2026/11/23

Datorren eguazten honetan, azaroaren 25ean, arratsaldeko 17:30etan Gernika-Lumoko Udal Liburutegian “Bardintasun Tailerra” burutuko dabe Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunaren harira. Sarrera doakoa izango da baina izena emon behar da aurretiaz bertan, Udal Liburutegian.

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna dala eta be, eta Liburutegiko jarduegaz jarraituz, bariku honetan, azaroaren 27an, arratsaldeko 17:30etan, “Kamaleoiaren Azala” ekitaldia izango da Odei Arregi ipuin kontalariaren eskutik. Sarrera doakoa izango da be baina izena emon behar da aurretiaz.

Azkenik, zapatuan, azaroaren 28an, arratsaldeko 19:00etan, Dxusturi Teatro taldearen “argia” antzezlana izango da Lizeo Antzokian. Eneritz Artetxe gernikarrak zuzentzen dauen lan honetaz gozatzeko 13 euroko sarrera ordaindu beharko da edo 10 eurokoa Kultur Etxeko Laguna txartela izanez gero.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan