Skip to main content

Bizkaiko bederatzi gizon erreferentek indarkeria matxistaren aurka egiteko deia egin dabe A25erako

Teresa Laespada diputatuak azpimarratu dau emakumeak aspalditik ari dirala indarkeria matxistaren aurka borrokatzen, eta orain gizonen txanda dala.

Bizkaiko Foru Aldundiak Azaroaren 25aren harira abiatutako kanpainan, indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa erakusten daben Bizkaiko bederatzi gizon erreferente dira protagonistak. Errespetatzen, entzuten, bat egiten eta esku hartzen daben gizonak dira, emakumeen eskubide eta askatasunen aldeko mezua zabaltzeko helburuagaz.

Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak gizonen inplikazinoaren garrantzia nabarmendu dau kanpainaren aurkezpenean. Haren berbetan, «emakumeok aspaldi ari gara indarkeria matxistaren aurka borrokatzen. Orain gizonen txanda da». Horrela, indarkeria matxistaren kontrako borrokan gizonek be erantzukizuna hartu eta jarrera aktiboa erakusteko deia egin dau.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan