Skip to main content

Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean zenbait jarduera egingo dira

Gernika-Lumok Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dala eta, hainbat jarduera antolatu ditu azaroan zehar, indarkeria matxistaren aurkako kontzientziazioa sustatzeko eta berdintasunaren aldeko mezua zabaltzeko.

Egitaraua azaroaren 20an hasiko da, «No estás loca» dokumentalaren proiekzinoagaz. María Bestar-en lana Lizeo Antzokian ikusi ahal izango da, 20:00etan, eta sarrerak 6 euroko prezioa izango dau.

Azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, Jolas tailerra egingo da Zibu Zabu-ren eskutik, Udal Liburutegian, 17:30ean.

Egitarauak azaroaren 27an jarraituko dau, «Kamaleoiaren azala» ipuin-kontalaritzagaz. Odei Arregik gidatuko dau saioa, Udal Liburutegian, 17:30ean.

Horrez gain, Gernikako ikastetxeetan betaurreko moreak banatuko dira, eta «Beldur Barik» lehiaketan parte hartzeko aukera be izango dabe ikasleek.

Ekimen honeen bidez, Gernika-Lumok emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako konpromisoa berretsi eta gizarte bidezkoagoa, parekideagoa eta indarkeria bakoaren aldeko aldarria egingo dau.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan