
Mestikabasoko kirolgune estalia, berrituta eta erabilgarri dago
Mestikabasok dagoeneko badu kirolgune estali eta berritua, herritarrek kirolaz gozatzeko prest. Milioi bat eurotik gorako inbertsioa egin da espazioa eraberritzeko, guztira 1.032.562,24 euroko inbertsioa eginez.
Esku-hartze honen barruan, estalki handi bat jarri da, kalistenia-gune berri bat sortu da eta kirolgunearen sarbidea zein ekipamendua hobetu dira, espazioa erabilgarriagoa eta erosoagoa izan dadin.
Obrak amaitu eta kirolgunea erabilgarri jarri ondoren, ume mordoa bertaratu da instalazio berriez gozatzera. Kalistenia, saskibaloia eta futbola izan dira gehien praktikatu dituzten kirolak, espazio berriak herritarren artean piztu duen interesa agerian utziz.
Horrela, Mestikabasok kirola egiteko eta aisialdiaz gozatzeko espazio estali eta berritua du dagoeneko, adin guztietako herritarren eskura.
-
Azken berriak





























