Skip to main content

Klima Abenturak errekorrak lortu dauz 2026ko denboraldian, 18.600 bisitari baino gehiago jasota

Klima Abenturak inoizko denboraldirik onena itxi du 2026an. Ekainetik urrira bitartean, 18.677 bisitari izan ditu Busturiako guneak, aurreko urtearekin alderatuta, asistentzia % 108 handituta.

Hazkundea bereziki nabarmena izan da haurren artean: 0 eta 12 urte bitartekoen parte-hartzea % 84,2 igo da, bisitari guztien % 35 izateraino. Gainera, bertaratutakoen % 87 familian joan dira.

Jarduerei dagokienez, igerilekuak 5.121 parte-hartzaile izan ditu, eta Escape Roomek 1.384. Abuztua izan da hilabeterik jendetsuena, 9.732 bisitarirekin.

Bilbo, Bermeo eta Gernika-Lumo izan dira bisitari gehien bidali dituzten udalerriak.

Datu horiekin, Klima Abenturak Bizkaiko familia-aisialdirako eta ingurumen-hezkuntzarako erreferente nagusietako bat dela berretsi du.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan