
Gernika-Lumoko Udalak euskarazko errotuluak sustatzeko dirulaguntzak onartu dauz
Gernika-Lumoko Udalak 2026ko dirulaguntza deialdia onartu du, establezimenduetan euskararen presentzia handitzeko helburuarekin. Eskabideak aurkezteko epea abenduaren 31ra arte egongo da zabalik.
Laguntzak bi arlo hartuko ditu barne: kanpoko errotuluak (errotulu nagusiak, toldoak, erakusleihoak eta ibilgailuetako errotuluak) eta barruko hizkuntza-paisaia (katalogoak, menu-kartak eta antzeko materialak).
Merkataritza, ostalaritza eta bestelako zerbitzuetako establezimenduen titularrek eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak, baldin eta Udalaren Hitzargune programako hitzarmena sinatuta badute eta errotulazioak ezarritako hizkuntza- eta zuzentasun-baldintzak betetzen baditu.
Udalak 2.000 euroko aurrekontua bideratuko du 2026an deialdi honetara, eta eskabide kopuruaren arabera, 2027an partida handitzeko aukera aztertuko du. Gainera, Euskara Zerbitzuak doako itzulpen eta aholkularitza zerbitzua eskainiko du errotuluetako testuen zuzentasuna bermatzeko.
Ekimenaren bidez, Udalak AROA Euskara Plan Estrategikoaren helburuekin bat egin eta herriko merkataritza eta zerbitzuetan euskararen erabilera eta ikusgarritasuna indartu nahi dauz.
-
Azken berriak





























