
Bermeok diagnostiko barria egingo dau adineko pertsonentzat herri lagunkoiagoa izateko
2026/11/11
Bermeoko Udalak, Bizitzen Fundazioarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz, herriko hainbat arlo aztertuko dauz, adineko pertsonen beharrei hobeto erantzuteko eta hareen bizi-kalitatea hobetzeko. Diagnostikoa egiteko, herritarren parte-hartzea izango da oinarri, eta hainbat batzar antolatuko dabez zemendian.
Azterlanaren helburua Bermeoko egungo egoera ezagutzea eta hobekuntzarako proposamenak jasotzea da, adineko pertsonek ahalik eta autonomia eta bizi-kalitate handienagaz bizi ahal izan daien.
-
Azken berriak





























