Skip to main content

Muxikako 18 udal etxebizitza tasatuetan izena emateko epea zabalik dago

Muxikako Udalak 18 etxebizitza tasatu esleitzeko izen-emote epea zabaldu dau. Eskatzaileek adinez nagusiak izan behar dabe, Muxikan edo Busturialdean erroldatuta egon eta bizikidetza-unitateko urteko diru-sarrerak 12.000 eta 65.000 euro artekoak izan behar dira.

Muxikako Udalak 18 udal-etxebizitza tasatu esleitzeko prozesua abiatu dau, eta dagoeneko zabalik dago izena emoteko epea. Ekimenaren bidez, etxebizitza eskuratzeko aukerak eskaini gura deutse udalerriko eta Busturialdeko herritarrei, ezarritako baldintzak beteten dabezan eskatzaileen artean.

Eskaerea egin ahal izateko, interesdunek adinez nagusiak izan behar dabe eta Muxikan edo Busturialdeko udalerriren batean erroldatuta egon. Horrez gain, bizikidetza-unitateko urteko diru-sarrerak 12.000 eta 65.000 euro artekoak izan behar dira.

Etxebizitzak esleitzeko orduan, baremazino-sistema bat erabiliko da. Horren bidez, hainbat alderdi hartuko dira kontuan: eskatzaileak Muxikan erroldatuta daroan urte kopurua, bizikidetza-unitateko adin txikiko seme-alaben kopurua eta desgaitasun-graduren bat izatea.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan