Skip to main content

Eusko Jaurlaritzak Bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendatu dau Bermeo

Eusko Jaurlaritzaren izendapena gaur argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta alokairuen prezioak mugatzeko neurriak aplikatzeko aukera emongo dau. Bermeoko Udalak 2026ko otsailean onartu eban eskaerea, EH Bilduren eta Guzanen aldeko botoekin eta EAJren kontrako botoagaz.

Bermeo bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendatu dabe ofizialki. Eusko Jaurlaritzaren agindua gaur, zemendiak 9, argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), eta, horrenbestez, udalerriak alokairuen prezioak mugatzeko neurriak aplikatzeko tresna barriak izango dauz. Erabagiak etxebizitza eskuratzeko herritarrek dituen zailtasunei aurre egitea dau helburu.

Izendapena Bermeoko Udalak hasitako prozesuaren emaitza da. 2026ko otsaileko osoko bilkuran bozkatu zan udalerria bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendatzeko eskaerea. EH Bilduren eta Guzanen aldeko botoekin onartu zan ekimena, eta EAJk aurka bozkatu eban. Ondoren, martian, Udalak eskaera ofiziala bialdu eutsan Eusko Jaurlaritzari, udalerriko etxebizitza-merkatuaren egoerea azaltzeko eta indarrean dagoan legediak jasotzen dituan neurriak aplikatu ahal izateko.

Eskaereagaz batera, izendapena justifikatzeko beharrezko dokumentazinoa aurkeztu eban Udalak, eta Eusko Jaurlaritzak dagokion prozedura administratiboa abiatu eban. Orain, agindua EHAA-n argitaratuta, izendapena ofizial bihurtu da.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan