
Beste herrietako emakumeen etxeak ezagutzeko txangoa egingo da, azaroaren 21ean
2026/11/09
Bermeoko Udala Ahalduntzerako Gune Feminista sortzeko prozesua garatzen ari da, herriko mobimentu feministarekin, Erroxape emakumeen alkartearekin, neska gazteen taldearekin eta Errementa Armaidxue kolektiboagaz alkarlanean. Herritarren parte-hartzea ardatz hartuta, espazio barriaren izaera, erabilerak eta antolaketa modu partekatuan zehaztea da ekimenaren helburua.
Prozesuaren lehen fasean, gune horren beharra eta oinarrizko adostasunak landu dabez. Orain, espazioak zer eskaini behar dauen, zelan erabiliko dan eta zer antolaketa-eredu izango dauen zehazten jarraituko dabe. Horretarako, beste herri batzuetako esperientziak bertatik bertara ezagutzea eta horietatik ikastea lagungarria izango da Bermeoko proiekturako.
-
Azken berriak





























