Skip to main content

Hazitoki Topaketa jardunaldia ospatuko da domekan, Gernikako Merkatu plazan

2026/11/03

Hazitoki elkarteak, beste urte batez, Hazitoki Topaketak jardunaldia antolatuko du Gernikako Merkatu plazan. Ekimen honen helburua da aniztasunari, inklusioari eta komunitatearen parte-hartzeari ikusgarritasuna ematea, zirkuaren eta arte eszenikoen bidez guztiontzako topagune bat sortuz.

Hazitoki proiektuaren oinarrian pertsona guztien parte-hartzea eta aukera berdintasuna daude. Horregatik, urtero antolatzen dugun jardunaldi honek aisialdi inklusiboa, kulturarako sarbidea eta komunitatearen arteko harremanak sustatzeko aukera eskaintzen du.

Egun osoan zehar, adin eta gaitasun ezberdinetako pertsonei zuzendutako hainbat jarduera egingo dira: zirku tailerrak, eskulanak, aurpegi margoketa, globoflexia, ikuskizunak, kalejira, zirku gala eta txokolatada, besteak beste.

Jarduera guztiak irekiak eta doakoak izango dira, eta horri esker, herritar orok izango du parte hartzeko aukera, bere egoera ekonomikoa edozein dela ere.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan