
Euskararen oraina eta geroa aztertu dabez esnatu ala hil hitzaldian
2026/10/25
«Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan» hitzaldia egin dute zapatuan, 11:30ean, Nestor Basterretxea aretoan. Gari Goikoetxeak gidatu du saioa, eta Arritxu Zelaiak Esnatu dinamika aurkeztu du.
Hitzaldian, euskararen egungo egoeraz eta etorkizuneko erronkez hausnartzeko aukera izan dute bertaratutakoek, diagnostiko baten abiapuntutik euskararen biziberritzearen inguruko gogoeta sustatuz.
Saioaren ostean, triki-bertso kalejira egin dute, Arrekatxutxak, Koldo Gezuragak eta Ibai Amillategik girotuta. Musikak eta bertsoek jarri diote amaiera euskararen inguruko hausnarketa eta aldarrikapena uztartu dituen ekitaldiari.
-
Azken berriak





























