Skip to main content

Astelehen bezperako bertso saioa egingo dabe urriaren 23an

Maialen Lujanbio, Aitor Etxebarriazarraga, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita, Xabat Illarregi eta Unai Iturriaga bertsolariek hartuko dabe parte, Ander Elortegik gaiak jarrita.

Bertsozaleek hitzordu berezia izango dabe urriaren 25ean Gernikan. Domekan, 18:00etan, astelehen bezperako bertso saioa egingo dabe Lizeo antzokian, sei bertsolarigaz eta Ander Elortegi gai-jartzailearen gidaritzapean.

Saioan Maialen Lujanbio, Aitor Etxebarriazarraga, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita, Xabat Illarregi eta Unai Iturriaga arituko dira bertsotan, publikoaren aurrean hainbat gai jorratzen.

Ekitaldia Kulturetxeak eta Libilibertsa ekimenak antolatu dabe, eta sarrerak Lizeoan eta Auzokoan egongo dira salgai.

Hitzorduak bertsoaren inguruan batuko ditu bertsozaleak Gernikan, sei bertsolariren jarduna zuzenean entzuteko aukereagaz.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan