
Bertso saioa egingo dabe Gernika-Lumoko Udal Liburutegian
2026/10/20
Liburutegien Nazinoarteko Eguna ospatzeko, bertso saioa antolatu dabe barikurako, 17:30ean. Sarrera doakoa izango da, baina aurretik izena emon beharko da.
Liburuak, bertsoak eta umorea buztartuko dira urriaren 23an Gernika-Lumoko Udal Liburutegian. Liburutegien Nazinoarteko Eguna ospatzeko, bertso saioa egingo dabe barikuan, 17:30ean, Gora liburutegiak! lelopean.
Ekimenaren helburua da liburutegiak irakurketarako eta ikaskuntzarako guneak ez eze, kulturaz gozatzeko eta herritarrak alkartzeko lekuak be badirala erakustea. Bertsoaren bidez, literatura eta ahozko tradizinoa publikoarengana hurbildu gura dabe, giro atsegin eta parte-hartzailean.
-
Azken berriak





























