Skip to main content

EAJ-PNVk tasa turistikoa proposatu du Gernika-Lumon, herritarren etxebizitzarako sarbidea babesteko

EAJ-PNVren Gernika-Lumoko udal taldeak egonaldi turistikoen gaineko zerga arautzeko ordenantza fiskalaren proposamena erregistratu du, etxebizitzaren bizitegi-funtzioa babesteko eta herritarrek udalerrian bizitzeko aukera izan dezaten.

Jeltzaleen proposamenaren helburu nagusia turismo-jardueraren eta herritarren etxebizitza-eskubidearen arteko oreka bermatzea da. Alderdiak uste du turismoak aukerak sortzen dituela tokiko ekonomiarentzat eta udalerriko jarduera dinamizatzen laguntzen duela, baina, aldi berean, ohiko etxebizitza eskuratzeko zailtasunak gero eta erronka handiagoa direla familia, gazte eta udalerrian bizi-proiektua garatu nahi duten pertsona askorentzat.

EAJ-PNVren arabera, merkatu erresidentzialetik ateratzen den etxebizitza bakoitzak aukera bat gutxiago dakar Gernika-Lumoko familia batentzat. Horregatik, erakundeek eskura dituzten tresna guztiak erabili behar dituztela defendatzen du, etxebizitza eskuragarria eta erabilera erresidentziala babesteko.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan