
Segundo Olaeta Musika Eskolak helduentzako trikitixa eta biolontxelo tailerrak edegiko dauz azaroan
2026/10/15
Tailer bakotxak ordubeteko hiru saio izango dauz, 20 euroko prezioagaz. Biolontxelo eskolak astelehenetan emongo dira, 11:00etatik 12:00etara, zemendiaren 2, 9 eta 16an.
Trikitixa saioak, barriz, martitzeneetan izango dira, 19:00etatik 20:00etara, zemendiaren 3, 10 eta 17an. Eskolak jarduerak egiteko behar diran tresnak jarriko dauz, eta, beraz, plazak mugatuak izango dira.
Interesaduek informazino gehiago eska daikie 94 627 02 14 telefonoan, idazkaritza@segundoolaeta.net helbide elektronikoan edo Instagram@segundoolaeta profilean.
-
Azken berriak





























