Skip to main content

‘A ze marroia’ kanpainaren datuaen gorakada eta Metabarri fenomenoa

Bizkaian hondakin organikoaren gaikako bilketak gora egiten jarraitzen dau, eta Urdaibai eskualdean be badira datu esanguratsuak. A ze marroia kanpainagaz bat egin daben udalerrietan, %22 gehiago batu da aurtengo abuztura arte, iazko aldi berean baino.

Urtarriletik ekainera, gainera, 900.000 kilo hondakin organiko gehiago jaso dira. Urdaibain, Ibarrangeluk %61,5eko hazkundea izan dau, Bizkaiko igoera handienetako bat.

Kanpainak edukiontzi marroiaren erabilerea sustatu dau herritarren artean. Guztira, 1.021 atxikipen barri egin dira, eta 1.100 ikasle baino gehiago sentsibilizazino-ekintzetan parte hartu dabe.

Baina hondakin organikoa batzea ez da helburua bakarrik. Artigasko Ekoparkean Metabarri planta barria martxan jarri da, eta bertan hondakin organikoa biometano bihurtuko da, gas-sarean erabiltzeko.

Instalazinoak urtean 50.000 tona hondakin tratatzeko gaitasuna dauka, eta funtzionamendu betean, 12.700 etxeren energia-kontsumoaren parekoa sortu ahal izango dau. Gainera, emisinoak %95eraino murrizteko aukera emongo dau.

Horrela, edukiontzi marroian hasten dan prozesuak beste pausu bat emongo dau: hondakina batu, tratatu eta energia barriztagarri bihurtu. Hondakinen kudeaketa eta ekonomia zirkularra, beraz, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira Bizkaian eta Urdaibain.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan