Skip to main content

Gernika Rugby Taldeak denporaldi barriari hasiera emon deutso

Gernika Rugby Taldeak 2026-27 denporaldiko aurkezpen ofiziala egin eban joan dan barikuan, Pablo Picasso kaleko AZULES tabernaren aurrean. Arratsaldeak klubeko familia osoa alkartu eban, eta kategoria guztietako taldeek banan-banan egin eben agerraldia bertaratu ziran zale eta herritarren aurrean.

Harrobiko taldeetatik lehen taldera arte, Gernika Rugby Taldearen egitura osoa izan zan protagonista. Denporaldi barriaren atarian, klubak bere talde guztiak aurkeztu ebazan, urtean zehar egingo daben ibilpideari ekin aurretik.

Lehen taldeak, gainera, beste urte batez Elite mailan lehiatuko da. Kategoria dauela bi denporaldi sortu zenetik, gernikarrek bi aldiz lortu dabe txapeldunorde izatea. Azken urteetako ibilpideak erakutsi dau taldea goiko postuetan burrukatzeko gai dala, eta aurten be helburua ahalik eta urrutien heltzea izango da.

Kantxan berba egiteko garaia iritsi da orain. Gernikarrak lehiatzeko prest dira, eta denporaldiaren amaieran Ohorezko Mailara igotzeko aukera eskuratu gura dabe. Horretarako, aurreko urteetako lana eta esperientzia baliau beharko dabez, asteburuz asteburu.

Barikuko aurkezpenak, beraz, beste behin erakutsi eban errugbiaz harago, Gernika Rugby Taldea osotzen dauen komunidadea be badala. Talde guztiak prest dagoz denporaldi barriari aurre egiteko, eta orain, berbak albo batera itxi eta baloiak hartzeko ordua da.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan