Skip to main content

Kotxerik Gabeko Eguna ospatu dabe Muxikan, bizikleta eta oztopo ibilpideagaz

Muxikan Kotxerik Gabeko Eguna ospatu eben irailaren 19an, Urretxindorra Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta, eta eskolaren zein udalaren laguntzagaz. Ekimenaren helburua herritarren artean mobikortasun jasangarriagoaren inguruko kontzientzia sustetea eta egunerokoan autoaren erabilerari alternatibak erakustea izan zan.

Eguna Urretxindorra Herri Eskolan amaitu eben, eta bertan umeek zein familiek bizikletak hartu eta oztopo ibiltaldi batean parte hartzeko aukera izan eben. Bizikletaz ibilteko trebetasuna probeteaz gan, parte-hartzaileek hainbat oztopo gainditu behar izan ebezan ibilpidean zehar.

Jarduerak giro onean egin ziran, eta haurrek protagonismo berezia izan eben. Bizikleta eskolako eta herriko eguneroko bizitzako garraiobide moduan aldarrikatzeko eta mobikortasun aktiboaren aldeko ohiturak sustetako baliau eben eguna.

Holan, Muxikan beste pausu bat emon dabe mobikortasun jasangarriago baten alde, herritarrak eta bereziki gazteenak eguneroko joan-etorrietan alternatiba osasungarri eta ingurumenarekiko errespetuzkoak erabiltzera animauz.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan