
Udaletik Herrira: Bermeon Ikasturte barriarekin batera badatoz gurasoentzako eta etorkinentzako euskara eskolak ere
Ikasturte barriagaz batera, Bermeoko Udalak, Euskara Sailaren bitartez, gurasoentzako eta etorkinentzako euskera eskolak antolatu dauz, AEK eta Gotzon Garitaonaindia euskaltegiekin alkarlanean. Ikastaro horien bidez, alde batetik, familia bidezko transmisinoa indartu gura da, euskera ez dakien gurasoei ikasteko erraztasunak emoteko; eta, beste alde batetik, Bermeora kanpotik etorri diranentzat euskera ikasteko aukera zabaldu gura da. Ikastaro hauetan parte hartzeko interesa daukatenek irailaren 30era arteko epea izango dabe izena emoteko; Berhaz bulegoan emon beharko da izena edo dagokion euskaltegian.
Bestalde, 2026-2027 ikasturtean euskera ikasteko matrikulazino kanpaina martxan dagoala gogora ekarri dabe. Hiru zentro dagoz Bermeon euskera ikasteko: hizkuntza Eskola Ofiziala, AEK eta Gotzon Garitaonaindia. 16 urtetik gorako edozein herritarrentzat “aukera anitza eta ordutegi zabala” daukatela aitatu dabe, “Metodologia eguneratuak eta baliabide egokiak” eskainita.
Hizkuntza Eskola Ofizialak be eskaintza zabala dauka 2026-27 ikasturterako, maila guztietarako eskolatzeko aukera eskaintzen dabe. Aurreko ikasturtean esate baterako, A1eko talde bat be izan eben, eta aurten be maila bereko talderen bat osotzea aurreikusten da. Ikastaro horretan be, oinarri-oinarrizko komunikazinoa lantzea dabe helburu, “Giro abegikorrean eta ikasle bakotxaren ezaugarriak eta beharrizanak kontuan izanda”. Hizkuntza eskolak eskaintzen dauena, “Metodologia komunikatiboa eta aktiboa” dala aitatu dabe. Horrez gan, bakarkako arreta eta eskola inklusiboa eskaintzen dabela gaineratu dabe.
Hizkuntza Eskola Ofizialean izena emoteko epea zabalik dago, eta gabonilaren 30era arte zabalik izango da. Matrikularen prezioa “sinbolikoa” da, eta “arazorik izatekotan, bekak eskatzeko aukera be badagoela” gogorarazo dabe.
-
Azken berriak





























