Skip to main content

Lumo auzoa jai giroan murgilduta egongo da ekainaren 27tik 29ra

2026/06/25

Lumo auzoa jai giroan murgilduta egongo da ekainaren 27tik 29ra bitartean ospatuko diren Lumoko Jaiekin. Hiru eguneko egitarau zabala prestatu dute adin guztietako herritarrentzat, kirola, musika, gastronomia eta herri tradizioak uztartuz.

Jaiak zapatuan hasiko dira, eguerdiko 12:00etan txupinazoarekin. Ondoren, Aixerrota Igoera egingo da Arrolaperen eskutik, eta arratsaldean paella lehiaketak hartuko du protagonismoa. Mus txapelketa, umeentzako jolasak eta txokolatada ere izango dira eguneko egitarauan.

Gauean, berriz, musika eta ikuskizunak izango dira nagusi. Xaiborren diskofestak giroa berotuko du, eta ondoren IV. Playback Lehiaketa egingo da, adin guztietako parte-hartzaileentzat zabalik. Egunari amaiera emateko, Apokhalipsis taldearen kontzertua izango da.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan