Skip to main content

Badator San Juan eguna

2026/06/18

Badator San Juan eguna eta hori dala eta Busturialdeko herri askotan hainbat ekitaldi burutuko dira udari ondo etorria emoteko.

Ekainaren 21ean, Lamikizen, Mendatan, ospakizuna eguerdiko 12:00etan eta ostean hamaiketakoa eta bertsolariak. ekainaren 23, gaueko 21:00etatik aurrera, San Juan sua Mendatako Elizalde auzoan eta ostean sardina jana.

Beste alde batetik, Gautegiz Arteagan ekainaren 23an San Juan sua egingo dabe be arratsaldeko 17:30etan.

Bere aldetik, Gernika-Lumoko Udalak egitarau zabala antolatu dau dantzaz, musikaz eta ohituraz gozatzeko. Swing Dantza, barbakoa, apar jaia, umeentzako tailerra eta puzgarriak eta Segundo Olaeta Musika eskolako konboen kontzertua izango dira ekainaren 20an, zapatuan. Hurrengoko egunean, ekainaren 21ean, barbakoari eta umeen jolasei batukada eta Extremoduro rock taldearen omenezko kontzertua gehitzen deutsez Udalak. ekainaren 22an, astelehenean, Dantza ekitaldia eta magia ikuskizuna be izango dira eta ekainaren 23an, umeentzako diskofesta, zezen mekanikoa, txokolatada eta gaueko 22:00etan San Juan Gaueko Show-a.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan