Skip to main content

Etiketa: Olentzero eta Mari Domingi

Olentzero eta Mari Domingiren bisita Mertzede Ikastetxean

Gabonak datozela argi erakutsi dabe Gernika–Lumoko Ikastetxeetan
Gu Olentzero eta Mari Domingigaz batera Mertzede Ikastetxera hurbildu gara, umeen irrika, poza, ilusioa eta liluratasuna presentziatzera. Euskal Herriko bi pertsonai magiko hauek kulturazko eta tradiziozko diren pandereta eta trikitrizsaren laguntzaz hurbildu dira ikastetxeetara eta opari batzuk banatu dituzte.

Olentzero eta Mari Domingi heldu dira Busturialdeko ikastetexe ezberdinetara

Eskualdeko ume guztiak irrikan daude abenduaren 24 honetarako. Izan be, 24 eta 25ean opariak jasoko dabez, urtean zehar ondo portatu badiren. Irudietan ikusten dozuen festa hau Mertzede Ikastolan egin da. Sekulako giro aparta bizi izan dabe umetxoek. Ikastetxe guztiek euren bisita jaso dabe eta Olentzero eta Mari Domingi pertsonai magikoek opari batzuk utzi dabez. Nola ez bi pertsonai euskaldun magiko eta mitologiko hauei eskertuz kanta batzuk eskaini dizkie.

Olentzero eta Mari Domingi hurbilduko dira Mendatara abenduaren 20an

Urtero gisa euskal mitologiako bi pertsonai magikoak hurbilduko dira mendatako herrira bertako herritarrekin egoteko eta urteko opariei buruz aritzeko. Gabonetako merkatua izango da arratsadeko 17:00etan. Ostean txokolate solidarioa izango da, txurroekin . Aspanovas elkartearentzai izango da batzen dan dirua, minbizidun umeei eta haien amiliei laguntzako.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan