Bizkaiko Foru Aldundiak 600.000 euro erabiliko ditu 2025ean abeltzaintza-elkarteei laguntzak emateko
Laguntza horien helburua da abeltzaintzaren arloan elkarte horiek egiten dituzten ekoizpena hobetzeko programak eta ordezkaritza- eta koordinazio-jarduerak babestea, 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidearekin bat etorriz.