Skip to main content

Etiketa: Museoa

Bizkaiko Dantzari Eguna ospatuko da domeka honetan maiatzak 17an Bermeoko Lameran

Datorren domekan, maiatzaren 17an, Bermeo euskal kulturaren eta dantzaren bihotz bilakatuko da beste behin. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatutako Bizkaiko Dantzari Eguna Bermeon egingo da aurten, Alkartasuna Dantza Taldearen 50. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien baitan.

Hori dela eta, ehunka dantzari eta bisitari elkartuko dira herrian, Lamera kolorez, musikaz eta tradizioz betez.

Bizkaiko Dantzari Eguna Bizkaiko dantzarien urteko hitzordu nagusietako bat da, eta Jose Maria Oyarzabal Somolinos, Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko presidenteak gogorarazi duenez, Biltzarrean federatutako taldeentzako topagune eta erakusleiho aparta bihurtzen da urtero.

Guggenheim Urdaibai Stop Plataformak egiteko izan dan museoaren proiektuaren geldiketaren prentsaurrekoa burutu dau

Proiektua aurrera ez ateratzea herritarron lanari esker lortu dala esan dabe eta hasieratik Eusko Jaurlaritzak zein Bizkaiko Foru Aldundiak jarrera zurrun eta inposatzailea erakutsi ebela.

Euskal nortasunaren parte den txakolinaren historiari, kulturari eta esanahiari buruzko lehenengo erakusketa inauguratu dau BFAak

Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dauen Txakolin Museoak jentearentzat edegiko dau «txakolin, izen propioa dauen euskal ardaoa» erakusketa.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan