19 lagun elkartu dira Astran, Berbalagunek antolatutako I.Mintzodromoan
Hainbat talde ezberdinetako kideak batu direla azaldu dabe Berbalagunetuk: Foruko barnetegikoak, AEKko ikasleak edota Berbalaguneko kideak. Jorratutako gaiak hauxek izan dira: bidaiak, ikus-entzunezko kontsumoa, asteburuetako ohiturak eta parranda. Euskaraz hitz egiteaz gain, mintzalagun berriak ezagutzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Balorazio oso positiboa, bai parte-hatzaileena, bai antolatzaileona.