Kandelerio eguna dator, gaur 19:30etan
Otsaileko ohiturari eutsiz, gernika-lumotarrak Andra Mari elizan batuko dira kandela ezberdinekin. Izan be, Kandelerio eguna da eta elai alai dantza taldeagaz batera kalez kale ibiliko dira jari giroan, kandelerio eguneko koplak abesten, Musika Eskolako trikitilari, txistulari eta akordeoiari taldeak elkarrekin arituko dira herritarren kandel piztuek irauten daben bitartean. Antolatzaileek Kandela ez ahazteko eskatu dabe.