400 lagunek bisitau dabe Urdaibai Bird Center, Hezeguneen Munduko Egunean
Padurak jente askoren interesekoak dirala garbi dagoala azaldu dabe Urdaibai Bird Centerretik. Hezeguneen Munduko Egunean, bisitari kopuru itzela izan dabe Urdaibai bisitetan, hurbildutako guztiak gogotsu izan dirala aipatu dabe eta hegaztiak behatzeko orduan zein padurako neguko garaia eta koloreak ikusti ahal izan dabezala. Eguna ospatzera etorri diran ehundaka pertsonen artean adineko personak, haurrak dabezan familiak eta lagun taldeak hurbildu dira. Urdaibai Bird Centerrek aitatu dabenaren arabera, edonor izan daiteke naturaren maitale.