Herri Kirolak egiteko aukera dago Berbalagunen eskutik
Herriko eskolako kiroldegian elkartuko dira ostegunero.
Herriko eskolako kiroldegian elkartuko dira ostegunero.
Santanapen gaude, Sustabizek antolatutako III. Harri-jasotze txapelketan. Bertan Euskal Herriko harri-jasotzaile ezberdinak batu dira harri onenak jasotzeko xedeagaz. Erakusketa ederra izan da harri-jasotzaileen eskutik. Sekulako jendetza bildu da Santanapen eta kirol onek duen zailtasuna erakutsi dabe, Gizonak 80 kg-ko harriarekin lehiatu dira, eta emakumeak 35 kg-ko harriarekin. Ostean sariak eta txapelak banatu dabez.
Beste urte batez herri kiroletan hain esanguratsu diren harriek bere txapelketa nabaria izan dabe Gernika-Lumon. Bertan izan dira Bizkaiko harrijasotzaile ezberdinak, Urdaibaitarrak be euren artean.