Skip to main content

Etiketa: greba

ELA eta LAB sindikatuek 2 greba-egun deitu dituzte udaletan

ELA eta LAB sindikatuek EAEko udal langileen sektorean greba eta mobilizazio dinamika bateratua abiatu dute, EUDELi eta udaletan gobernatzen duten EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EE alderdiei lan baldintzak “hemen eta orain” negoziatzeko exijitzeko.

Deitutako mobilizazioak

Apirilaren 17an: eskualdeetako kontzentrazioak.
Apirilaren 23an: 2 orduko lanuzteak (11:00etatik 13:00etara).
Maiatzaren 14an: egun osoko greba.
Ekainaren 4an: egun osoko greba.

Sindikatuen salaketa nagusiak

ELA eta LABen arabera:

Udalhitzeko negoziazioak ia urte eta erdi darama aurrerapen handirik gabe.
Udaletako mahai askok ez dute benetako negoziaziorik.
Lan baldintzak okertzen ari dira urtez urte.
Madrildik ezarritako soldaten eta enpleguaren murrizketak onartu dira.
Pribatizazio eta prekarizazio prozesuak areagotzen ari dira.

Lan-ixteak izan dira 75 udal baino gehiagotan, Udal berbako negoziazinoak bizkortzeko eskariagaz

ELA eta LAB sindikatuek deituta, bi orduko lan-ixtea egin dabe gaur udal langileek EAEko 75 udal baino gehiagotan, Udalberbako negoziazino mahaia berraktibatzeko eta lan-baldintzen hobekuntzak mahai gainean jartzeko eskatzeko.

Mobilizazioetan udal eta erakunde publikoetako langileek parte hartu dabe, tokiko administrazinoei, alderdi politikoei eta EUDELi presinoa eginez. Sindikatuek salatu dabe urteak daroezala akordio integralik barik, eta Udalberbako negoziazinoak aurrera egin arren, eukirik bako proposamenak aurkeztu dirala orain arte.

Egoera horren aurrean, ELAk eta LABek mobilizazio eta greba dinamika abiau dabe, eta iragarri dabe maiatzaren 14an eta bagilaren 4an egun osoko grebak egingo dabezala EAEko udaletxeetan.

Sindikatuek adierazo dabe langileen aldarrikapenak negoziazino mahaietara eramatea ezinbestekoa dala, eta burrukan jarraitzeko deia egin deutsee langileei.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan