Marijesiek euren errondak bukatu ostean 2.547,40 euro batu dabezala jakinarazi dabe
Abendu guztietan bezala, gaueko doinuak entzun izan dira Gernika-Lumoko herrian zehar. Urtero tradizioari jarraitzen duten Marijesiek, aurten batu daben dirua, Alboko Esklerosi Amniotrofikoa delako gaitza daben pertsonen bizi kalitatea hobetzera bideratuko dabiela azpimarratu dabe, zainketa aringarriak eskaintzeko eta gaixotasun honen ikerketa bideratzeko.