Skip to main content

Etiketa: emakumeak

Emakumeen Munduen 15. Kongresuaren hasiera Gernika-Lumon izan da

Emakumeen Munduen 15. Kongresuaren hasiera Euskadin izan da aurten, eta Gernikan izan dau abiapuntua.
Nazinoarteko eta diziplinarteko ekitaldi honek mundu osoko arlo akademikoko eta aktibismoaren hainbat arlotako emakumeak eta gizonak biltzen dauz eta lehenengo kongresua 1981ean egin zan, Israelen, Haifako Unibertsidadean.
Aurreko edizinoa Eduardo Mondlane Unibertsidadeak hartu eban Maputon, Mozambiken, 2022an. Bertan, 2.256 personak parte hartu eben aurrez aurre, eta 831k modu birtualean jarraitu eben ekitaldia, lau kontinentetako 32 herrialdetakoak: Afrika, Amerika, Asia eta Europa.
Joan dan edizino horretan proponidu zan 2026ko Emakumeen Munduen 15. Kongresua Euskadin egitea.
Proposamen hau Gernika Gogoratuz-ek Mozambikeko emakumeen erakundakaz, tokiko eremutik bakearen eraikuntzara egiten dauen ekarpena ikusarazteko egindako lanaren ondorioz sortu da.
Edegiera ekitaldia “Astra” lantegian izan da. Bertan, iazko ekitaldiko anfitrioiek, Isabel Casimirok eta Teresa Cuñak, Gernika Gogoratuzeko Maria Ojanguren eta Maitane Zarate antolatzaileei eta Elia Malaxetxebarria Gernikatik Mundura ekimenaren koordinatzaile arduradunari emon deutsee kongresuaren lekukoa.
Kongresu honek 360 inskripzino izan dauz, eta erakunde ugariren babesa eta toki-administrazino eta euskal administrazinoko erakundeen babesa dau.

Erroxape Emakume Elkartearen ekitaldia, Martxoak 8aren harira

Urteroko ohiturari jarraituz, Erroxape elkarteak ekitaldi esanguratsua burutu dabe. Lehengo eta oraingo idazkariak omendu dabez Erroxape Emakumeen Elkartetik, martxoaren 8aren harira egin dabe hau. Idazkari guztien izenean parte hartu dabenak Marivi Martinez eta Estibaliz Eguzkiza izan dira eta bi hauek lanbideari buruzko azalpenak eman dabez.

Itaiatik matxismoaren eta faxismoaren aurka mobilizatzeko deia zabaldu dabe

Martiaren 8aren harira, Gernika-Lumoko Institutu aurrean ikasleak alkarrateratzea burutu dabe Institutuan bertan. Emakume langileen antolakuntzarako espazioak sortzea berebizikotzat jo dabela azaldu dabe, matxismoaren zabalpenari “erantzun irmo” bat emotea zein, emakume langileek jasaten dabezan erasoen aurrean, erantzun sendoak emon behar dirala argi itxiz.

Kaleko erakusketa batek, zientzietan, arteetan eta letretan erreferente diran 26 emakume bildu dauz

Domingo Alegria plazan kokatutako erakusketa da hau, datorren zezeilaren 16ra arte egongo dana, kaleko erakusketa izango dala esan dabe Gernika-Lumoko Udaletik. Erakusketak 26 akademiko aurkezten dauz, ibilpide eta belaunaldi desbardinetakoak: ibilpide profesinonal luzea daben emakumeak, beren diziplinetan bikaintasuna lortu dabenak, eta zientziaren, arteen eta letren arloetan lan barritzailea eta puntakoa egiten daben akademiko gazteagoak.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan