Udalak kirol eskaintza zabala eskainiko dau Aste Santurako
Kalistenia, skatea, eskalada, aeroyoga, trabesia eta mendi martxa burutzeko ekitaldi eta tailerrak eingo dira. Horrez gain, nola ez, jardueretan izena emateko epea dagoeneko zabalik dago.
Kalistenia, skatea, eskalada, aeroyoga, trabesia eta mendi martxa burutzeko ekitaldi eta tailerrak eingo dira. Horrez gain, nola ez, jardueretan izena emateko epea dagoeneko zabalik dago.
2026tik 2029ra bitartean indarrean egongo den plan honek udalaren barne-antolaketan berdintasuna, aukera-berdintasuna eta diskriminaziorik eza modu sistematikoan txertatzea du xede. Horretarako, udaleko egoeraren diagnostiko zehatz batetik abiatuta, neurri multzo ordenatua jasotzen du, lan-esparru guztietan eragin zuzena izango duena.
Berdintasunerako Barne Planak zaintza-lanen balioa eta horiek historikoki emakumeen gain jarri izanak sortu dituen ondorioak ere kontuan hartzen ditu.
Saregiñek margolana egoitzako areto nagusian jarri da ikusgai, egoiliarrek eta bisitariek egunero gozatu ahal izan dezaten. Itsasoan eta itsas tradizioan inspiratutako lanengatik ezaguna den artistak, oraingoan, Saregiñek izeneko margolana eman dio egoitzari.
Gorka Perez de la Peña Oleaga idazle eta historialariak ‘Bermeo, 1860-1975. Hirigintza eta Arkitektura’ lana aurkeztu dau, Bermeoko Udalaren laguntzaz. Esan dabenaren arabera, arratsaldean, jendaurrean aurkeztuko da liburua, 19:00etan, Nestor Basterretxea aretoan. Gainera liburua erosteko aukera be egongo dala zehaztu dabe.